Txapulin

Tettigoniidae familiako txapulin.
Txapulin gorriak salmentan, Oaxacan.

Txapulin (gaztelaniaz: Chapulin) Mexikon eta Ameriketako Estatu Batuetan indigenek ortopteroei izen horrekin ezagutzen dute. Izen arrunta da. Horiek guztiak jateko hazten eta erabiltzen dira.[1]

Etimologia

Hitza nahuatl hizkuntzatik dator: chapōlin, chapā[nia] hitzatik, ‘salto egin’ eta ōlli ‘oihal ziratu’. Euskaraz itzulpena horrelako zerbait izango litzateke: "Oihal ziratuez eginiko pilota moduan salto egiten duena".

Txapulin espezieak

Sailkapen hau zientifikoa ez da, herriak eginikoa baizik. Hona hemen espezieak:

  • Pyrgomorphidae familiako guztiak, zuhaixken txapulinak.
    • bereziki Sphenarium purpurascens, milparen txapulina.
  • Acrididae familiaren gehienak.
    • Melanoplus differentialis
    • Melanoplus gladstoni
    • Melanoplus femurrubrum
    • Hesperotettix viridis
    • Arphia conspersa
    • Arphia nietana
    • Machaerocera mexicana
    • Trachyrhachys kiowa
    • Trimerotropis pallidipennis
    • Xanthippus corallipes
    • Boopedon diabolicum
    • Boopedon rufipes
    • Opeia obscura
  • Romaleidae familiako batzuk.
    • Brachystola magna
    • Taeniopoda eques
    • Chromacris versicolor
  • Gryllidae familiako batzuk, kilkerrak.

Gainera, txapulin izena Mexikon eta Erdialdeko Amerikan espezie hauentzat erabiltzen da:

  • Acrididae familiako guztiak, otiak.
  • Caelifera ordeneko guztiak (tartean Acrididae familia), matxinsaltoak.

Geografia

Txapulinek Mexiko Hiriko Chapultepec muinoari (‘Txapulinen muinoa’) izena eman diote.

Elikadura

Txpunilak berez haziak dira jateko. Mexikoko toki askotan jaten dira baina ez da ohitura orokorra zeren eta zenbait tokitan oso gutxi jaten dira. Elikaduraren ikuspuntutik kalitate oneko proteinak dituzte, %60 eta 70 artean; datu horiek txapulinak behiki, txerriki edo oilasko haragiarekin parekatzen ditu. Beraz, dieta orekatu batean oso aukera ona dira.[2]

Jateko garaian plater askotan erabiltzen dira: saltsetan, saltxitak egiteko, botanetank, gisatuak.

Ezagutzen diren intsektuen herena jateko modukoak dira UAEMeko Verónica Juárez irakaslearen iritziz. Ez jateko arrazoia ez da dietetikoa, kulturala baizik. Hori bai, intsektizidaz erabili gabeko animaliak izan behar dira.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20200325095800/https://thebugtrotters.com/encyclopedie-insectes-comestibles-wikibug/chapulines-sauterelles-mexique/
  2. https://elsouvenir.com/chapulines-un-gran-platillo-de-la-gastronomia-mexicana/

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Txapulinak jateko errezeta batzuk.]
  • (Gaztelaniaz):Chapulinen gaineko ikerketak Mexikon.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1062847
  • Commonscat Multimedia: Chapulines / Q1062847

  • Wd Datuak: Q1062847
  • Commonscat Multimedia: Chapulines / Q1062847