Terminal (aireportua)
- Artikulu hau aireportuko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Terminal (argipena)».
Terminala[1] edo aire-geltokia, aireportuetan, bidaiariei irten aurretik edo heldu ondoren harrera egiteko egoten den eraikin nagusia.[2] Terminalaren barruan, bidaiariek txartelak erosi, bagajeak fakturatu eta segurtasun kontrolak pasatzen dituzte. Hegazkinera zuzenean sartzen diren eraikinei (ateen bidez), normalean, ontziratze-areto diogu. Hala ere, terminal eta ontziratze-areto terminoak batzuetan berdin erabiltzen dira, aireportuaren konfigurazioaren arabera.
Aireportu txikiek terminal bat dute, eta aireportu handiek, berriz, hainbat terminal eta/edo ontziratze-areto.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q849706
- Multimedia: Airport terminals / Q849706
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |