San Jurgi herensugearen garailea

San Jurgi herensugearen garailea
Jatorria
Sortzailea(k)Georges Bergès (en) Itzuli
Sorrera-urtea1897
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak185 (altuera) × 250 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Deskribapena
Kokapena
LekuaSan Andres eliza (Baiona)
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona

San Jurgi herensugearen garailea (frantsesez: saint Georges vainqueur du dragon) Georges Bergès margolari frantsesak 1897an egindako margolana da. Baionako San Andres elizan gordetzen da. 1907tik monumentu historiko gisa sailkatutako objektua da.[1]

Historia

Lan honekin 1897ko Saloian urrezko domina jaso zuen Georges Prosper Ernest Bergèsek (1870-1935). Margolariak beste koadro bat ere aurkeztu zuen Visite à l'usine après une soirée chez le Directeur (Fabrikara bisita zuzendariarekin arratsalde bat eman ondoren). 1920an Bonnat museoaren komisario izan zen, Eugène Pascauren ordez.

Gaia

San Jurgiren balentriak sarritan jaso izan dira erlijio-margolaritzan. Lan honetan originaltasuna santua herensugea garaitu ondoren agertzen dela. Zaldi gainean iturri batera hurbildu da, animaliaren egarria asetzeko. Emakumeak atzean gelditu dira heroiari lekua utziz. Zalditik zintzilik dragoiaren gorpuzkinak ikus daitezke. Nolabait, kondairaren elementu guztiak margolanean jasota daude baina erotismo izpirik gabe: Jurgi, herensugea, emakumea eta zaldia.

Ezaugarriak

Tamainu handiko landa da: 155 zm.x220 zm. (markorik gabe); 185zm.x250 zm. (markoarekin). Erabilitako teknika: olioa zur gainean.

Erreferentziak

  1. https://www.pop.culture.gouv.fr/notice/palissy/PM64001188

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Margolana POP plataforman.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29120298
  • Wd Datuak: Q29120298