Orrazi
Orrazia zurezko, hezurrezko, bolizko, etabarrezko tresna da, hortz mehe eta sarriez osatua, ilea bereizteko eta apaintzeko erabiltzen dena[1].
Lehen kareizkoak baziren ere, dortoka horren ehiza galarazi zutenean plastikozkoak edo zurezkoak egiteari ekin zioten. Funtsean hiru mota ezberdinak daude:
- Hortz zabaleko orraziak, ile asko dituzten adatsak orrazteko erabiltzen dutenak.
- Hortz meharreko orraziak, ile bustita orrazteko erabiltzen dutenak.
- Orrazi mistoak, hortz mehe eta zabalak dituztenak.
Musika tresna moduan ere erabiltzen dute. Arkeologoek topaturiko tresnarik zaharrenetariko bat da,[2] duela 5000 urteko persiar aztarnategian topatuak ere izan direnak.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Eskuila
Kanpo estekak
- Datuak: Q23834
- Multimedia: Combs / Q23834