György Lukács
György Lukács | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(1952) Irudi gehiago | |||||||
1956ko urriaren 26a - 1956ko urriaren 31 ← József Darvas (en) - baliorik ez →
1951ko abenduaren 14a - 1957ko maiatzaren 9a Hautetsia: 1953-1958 legislative term (en)
1945eko apirilaren 2a - 1945eko azaroaren 3a Hautetsia: baliorik ez | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Löwinger György Bernát | ||||||
Jaiotza | Budapest, 1885eko apirilaren 13a | ||||||
Herrialdea | Hungaria | ||||||
Lehen hizkuntza | hungariera | ||||||
Heriotza | Budapest, 1971ko ekainaren 4a (86 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea 1907) Eötvös Loránd University (en) 1909) | ||||||
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Philosophy (en) | ||||||
Doktorego ikaslea(k) | Mikhail Ovsyannikov (en) | ||||||
Hizkuntzak | hungariera errusiera alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | filosofoa, politikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, literatura-kritikaria eta arte-historialaria | ||||||
Lantokia(k) | Budapest | ||||||
Enplegatzailea(k) | Nyugat (en) | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Hungariako Zientzien Akademia Poloniako Zientzien Akademia | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Hungariako Alderdi Komunista Hungarian Working People's Party (en) Hungariako Langile Alderdi Sozialista | ||||||
György Lukács[1] (ˌɟørɟ ˈlukaːtʃ ahoskatua; Budapest, 1885eko apirilaren 13a – ibidem, 1971ko ekainaren 4a) hungariar filosofo eta literatura-kritikari marxista izan zen. Lukácsen eragina handia izan zen Europako komunismoan, XX. mendearen hasieran. Estetikaren ikuspegi marxista eman zuen ezagutzera, eta, halaber, Marxen gizarte industrialeko alienazioari buruzko teoriaren argibideak eman zituen. Berlinen eta Heidelbergen egin zituen zuzenbide-ikasketak. 1918an alderdi komunistako kide egin zen, eta, hurrengo urtean Béla Kunen gobernu iraultzailearen Kultura eta Hezkuntzako komisario izendatu zuten. Handik gutxira Béla Kun aginpidetik kendu zutenean, Hungariatik atera, eta Austrian, Alemanian eta Suitzan bizi izan zen hamar urtez. 1933tik aurrera, Moskuko Filosofiako Institutuan lan egin zuen. 1945ean, Hungariara itzulirik, Parlamentuko kide izan zen, eta estetika-irakasle Budapesteko Unibertsitatean. 1956an, Hungariako Iraultzaren garaian, Kulturako ministro izendatu zuten. Iraultzaren ondoren atxilo hartu, eta Errumaniara egotzi zuten, baina, 1957an itzultzeko baimena eman zioten. Lukácsek 30 liburutik gora eta ehunka saikera eta irakurgai idatzi zituen. Haren lanen artean hauek dira azpimarragarrienak: Die Seele und die Formen (1911, Arima eta formak), Geschichte und Klassenbewusstsein (1923, Historia eta klase kontzientzia), Der historische Roman (1955, Eleberri historikoa), eta Goethe, Hegel, Lenin, Karl Marx, eta marxismoari eta estetikari buruz idatzitakoak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
Kanpo estekak
- Datuak: Q151523
- Multimedia: Georg Lukács / Q151523