Azuleju

Azuleju
ceramic tile (en) Itzuli
Irudi gehiago
Jatorrizko herrialdeaPortugal eta Espainia

Azulejua edo lauza beiraztatua adreilu zapal beiraztatua da, paretak eta lurrak estaltzeko erabiltzen dena[1].

Historia

Indusketa arkeologikoeran ikusi da Mesopotamia antzinakoan lur egosiko lauzak (kanpoaldetik margotuak eta ondoren bernizatuak) erabili izan zirela arkitekturan, zoluetan zein apaingarri gisa, etxe xumeetatik jauregi inperialetaraino. Hori baieztatzen eta dokumentatzen dute Asiriar Inperioaren edo persiar kulturaren hainbat gunetan egindako aurkikuntzek, adibide garrantzitsuekin, hala nola Babiloniako harresietako frisoak, Khorsabadeko gotorlekua, antzinako Ninive hiria edo Susako Jauregia[2].

Azulejua eta bere teknikak Europan sartu ziren VII. mendean Al-Andalusen bidez, musulmanak nagusi ziren Iberiar penintsulan zehar. Kordobako Kalifa-herriaren eta Granadako Nazariar Erresumaren arkitekturan adibide distiratsuak erdietsi zituen teknikak.

Zeramikaren ekoizpeneko tekniken industria-bilakaerak bultzatuta, azulejuak bere arrastoa eta marka estetikoa hedatu zuen XIX. mendean zehar hainbat herrialdetako hiri-arkitekturan, eta XX. mendean jarraitu zuen horrela. horrek. Adibidez, publizitatearen euskarri gisa funtzionatu zuen Iberiar penintsulan[3].

Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Azulejuzko herri-seinale»

XX. mendean, Hego Euskal Herrian iberiar penintsulako joerak garapen adibide ederrak eman zituen, bai kaleko publizitatean, zein errotulazio publikoan, adibidez Bizkaiko auzo-ikastoletan[4] zein errepideetako herri-izenen seinaleetan.

  • 20. mendeko azulejuzko publizitatea Mendaroko tren geltokian, 21. mendean desagertua.
    20. mendeko azulejuzko publizitatea Mendaroko tren geltokian, 21. mendean desagertua.
  • Azulejuzko ikastola-errotuloa, 20. mendeko lehen laurdenekoa.
    Azulejuzko ikastola-errotuloa, 20. mendeko lehen laurdenekoa.
  • Azulejozko bide-seinalea, Erro (Nafarroa).
    Azulejozko bide-seinalea, Erro (Nafarroa).

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia, Euskaltzaindia. «Azuleju» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  2. Centro Virtual Cervantes, CVC. «Porcela y cerámica española» cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  3. Perla, Antonio.. (). Cerámica aplicada en la arquitectura madrileña. Comunidad de Madrid, Consejeria de Politica Territorial, Dirección General de Arquitectura, 25-32 or. ISBN 84-451-0027-0. PMC 28584016. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  4. «Auzo eskolak — Amorebieta-Etxanoko Udala» www.amorebieta-etxano.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).